“Denboraren erabilera sozialak bidezko trantsizio baterako” mahai ingurua

“Denboraren erabilera sozialak bidezko trantsizio baterako” mahai ingurua
2024/09/20
10:00 – 12:00
Tokiski Gela (Edukiera 40). Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Ostiralean, irailak 20, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Tokiski aretoan Denboraren erabilera sozialak bidezko trantsizio baterako” mahai ingurua izango da. Bertan, denboraren erabileren kudeaketari buruz hitz egingo da, erabilera osasungarriagoetara eta berdintasunezkoagoetara hurbiltzeko, lana, familia, bizitza pertsonala eta gizarte bizitza bateratzean eta erantzunkidetasunean aurrera egin nahian.

Mahai ingurua “TRANSITAS” ikerketa proiektuari lotuta dago. Proiektuaren gidaritza Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatua da. Proiektuaren bidez, Trantsiziorako Laborategi bat jarri da abian, Gipuzkoako enpresek gogoeta, elkarrizketa eta ekintzarako gune bat izan dezaten bidezko trantsizioa eraikitzeko, hainbat elementu integratuta: zaintza, elkarren mendekotasuna, belaunaldiartekotasuna, enplegagarritasuna eta faktore ekonomikoak, besteak beste.

Mahai inguruan hizlari hauek hartuko dute parte:

- Itxasne Martínez Ojinaga, DenBBora Sarearen koordinatzailea. Soziologian lizentziaduna, Nazioarteko Garapen eta Lankidetzan unibertsitate espezialista.

- Jon Bernat Zubiri, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ondokoa. Ekonomian doktorea Grenobleko Unibertsitatean eta Ekonomia eta Gizarte Politiketan masterra.

- Mari Luz de la Cal, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra. Ekonomia Zientzietan doktorea.

- Miguel de Andrés Frias, Hortelanos enpresako zuzendari nagusia. Corowaiko Marketing Manager eta Sormen eta komunikazio digitaleko irakaslea hainbat negozio eskola, unibertsitate eta enpresatan.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>