Moodlemoot Euskadi 2022

Moodlemoot Euskadi 2022
2022/06/30
09:15 - 17:30
Gehitu Google Calendarrera

 
Presentziala, online edo hibridoa? Errealitate kontrajarriak dira edo elkartzeko joera dute? Zein teknologiek lagunduko didate nire hezkuntza praktikak hobetzen? Gai horiek eta beste batzuk aztertuko dira, ekainaren 30ean, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean egingo den jardunaldian. MoodleMoot urtero antolatzen den topaketa da eta Euskadiko hainbat hezkuntza instituziok eta erakundek hartzen dute parte. Aukera izango duzu Hezkuntza hobekuntza eta berrikuntzara bideratutako aurkezpen, komunikazio, eztabaida eta tailerretan parte hartzeko. Jardunaldia hezkuntza maila guztietako irakasleei zuzenduta dago, bereziki ikaskuntza hibridoaren aukerei buruz ALUD/ eta Moodle eta beste teknologia batzuk irakaskuntzan erabiltzeari buruz hausnartzeko interesa dutenei. Jardunaldian parte hartzera animatzen zaitugu, bai entzule gisa, bai hezkuntzan teknologia erabiltzeari buruzko komunikazioa edo jardunbide egokia aurkezteko. Informazio gehiago https://mooteu.eus/ Izena eman https://form.jotform.com/221373762861055 
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude