Klimaren aldeko mundu mailako mobilizazioa

Klimaren aldeko mundu mailako mobilizazioa
2019/09/27
11:00 – 11:15
Bilbon: Memoria Plazan. Donostian: Errandonea Plazan.
 
Datorren ostiralean berdez jantzita elkartuko gara gure konpromiso aktiboa erakusteko, klimak bizi duen larrialdi honetan.

   Irailak 27, ostirala.
 11:00.
 Bilbon: Memoria Plazan.
Donostian: Errandonea Plazan.

 

“Aldaketa klimatikoa problema globala da, dimentsio larriekin: ingurumenean, arlo sozialean, ekonomikoan, banaketari dagokionez, eta esparru politikoan; eta gaur egun gizadiak daukan desafio nagusienetakoa planteatzen du”.
(Laudato Si’, 25)

Gero eta kontzienteago gara gizartean bizimodua aldatu behar dugula eta ekintza globalak planteatu beharra dagoela, klima aldaketaren erronkari aurre egin nahi badiogu. Adituak ados daude: klima aldaketa gero eta azkarragoa da eta planetan bizitzari eusteko duen gaitasunari izugarrizko kaltea eragiten dio.

Belaunaldirik gazteena, “Fridays for future” ekimenaren bidez, gero eta pertsona gehiago ari da mobilizatzen munduan, gero eta herrialde gehiagotan. Irailaren 20tik 27ra bitarteko astean, hainbat ekimen antolatuko dira 150 herrialdetan “Klimaren aldeko Mundu mailako Mobilizazioa” kanpainaren barruan. Klimaren aldeko Mundu mailako Mobilizazioa NBEren Batzar Nagusiarekin batera antolatu da eta hainbat ekitaldi egingo dira, klima aldaketa gai nagusi dela.

Deustuko Unibertsitateak bat egin du Klimaren aldeko Mundu mailako Mobilizazioarekin, jesuiten beste erakunde batzuekin batera, Ecojesuit-ek gonbidatuta. Jesuitek sustatzen duten aldizkari digital horrek gure bizi estiloak eta klimaren egoera larriak duten loturaren inguruan kontzientzia zabaltzeko lan egiten du, hartara sentiberatasun ekologiko eta ekimen globaleko konpromisoa sortzeko.

Gure unibertsitatean, ekimen pertsonal eta lan-unitate batzuek egiten duten lan eskergarekin batera, Gizarte Erantzukizun eta Ingurumen arloa dugu 2015etik.

Denon Etxea zaintzeko sentiberatasun eta konpromiso sentikor eta eraginkorrean sakontzeko borondate horrek adoreturik elkartuko gara ostiralean, irailaren 27an, berdez jantzita, Klimaren Aldeko Mundu mailako Mobilizazioarekin bat egiteko.

Ekimen horrek lagunduko digu unibertsitateko elkarte eta erakunde moduan ardura hartzen klimak bizi duen egoera larriaren aurrean. Horrekin batera erakutsiko digu urratsak eman behar ditugula konpromiso sentikor eta eraginkorra hartzeko gizateria osoak duen erronka horri aurre egiteko.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>