Christine Hassid artistaren ‘Aureo’ dantza erakusketa

Christine Hassid artistaren ‘Aureo’ dantza erakusketa
2015/09/25
11:00 – 11:30
Auditoriumaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateak Christine Hassid artistaren sormen koreografikoa aurkeztuko du, ‘Aureo’ izeneko proiektu koreografikoaren barruan dagoena.

Proiektua Dantzaz Konpainiaren eskutik datorkigu. Dantzari gazteen enplegurako plataforma bat da. Konpainiak hainbat koreografiaren erakusketa txikiak eskainiko ditu Bilboko toki enblematikoetan: Guggenheimen, Azkuna Zentroan edo Bilboko metroan.

Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak eta Deusto Campus Kulturak erakusketa bat antolatu dute irailaren 25ean, ostiralean, goizeko 11:00etan, Unibertsitateko Entzungelaren ondoko klaustroan (ordu erdi ingurukoa izango da). Koreografiaz gozatzeko aukera paregabeaz gain, koreografoarekin ere hitz egin ahal izango da, sorkuntza lanaz.

Erakusketaren ondoren, Dantzaz Konpainiak % 25eko deskontuko txartelak banatuko ditu, Aureo ekitaldi osoa ikusteko Arriaga antzokian, urriaren 9an eta 10ean.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>