#MusicPote. María Ereña

#MusicPote. María Ereña
2020/05/14
19:00 – 19:20
Instagram @udeusto
 
Deusto Campusek #MusicPote! eskaintzen dizu. Aukera ona da eguneroko zereginak alde batera uzteko, gogokoen duzuna prestatzeko edo, besterik gabe, mugikorraren aurrean eseri eta gure unibertsitate elkartearen musika eskaintzaz (ikasleak, irakasleak, ikasleak…) 20 minutuz gozatzeko. Ostegunero, 19:00etan, artista desberdin bat saiatuko da zuretzat oasi txiki bat sortzen Deustuko Unibertsitateko Instagram kontuan (@udeusto).

María Ereña, alumni Deusto, Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzenbidean graduatua. Musikarekiko zaletasuna haurtzaroan hasi zen pianoko eta abesbatzako klaseetara joaten, eta lehen aldiz, 10 urterekin, EITBko Egin Kantu abesti saioan parte hartu zuen. Lehen esperientzia horretatik abiatuta, 14 urterekin aurkeztu zen Haur Kantari Txapelketara eta finalean bigarren postuan geratu zen. Orduan hasi zen CES kantu lirikoko eskolak jasotzen eta gitarra eta ukelelea modu autodidakta modura jotzen; EITBren Izarrak Kalean, Kantugiro eta Bagoaz musika formatuetan parte hartu zuen. Gainera, iaz Gure Doinuak saioko bandan parte hartu zuen, baita EITB taldean ere. Mariak Zuzenbideko ikasketak eta telebistako saioetan eta hainbat musika taldetan parte hartzea uztartzen jakin du, abesti eta estilo desberdinak bertsionatuz.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>