EBren Migrazioko eta Asiloko Itun berria, eta orain zer?

EBren Migrazioko eta Asiloko Itun berria, eta orain zer?
2020/12/17
19:00 – 20:30
 
Europako Batzordeak EBren Migrazioko eta Asiloko Itun berria aurkeztu zuen irailaren 23an, Europako migrazioa kudeatzeko politika erkidea ezarri nahirik. Dokumentuak aitortzen du egungo sistemak ez duela funtzionatzen. Eta, azken bost urteetan, EB ez da gai izan arazoa konpontzeko.

Denok itxaroten dugun Itunaren proposamen berriak, oraindik berretsi gabeak, gabezia horiek bete nahi zituen.  Atzean utzi nahi zituen disuasio-politika, eustekoa eta migratzaileak, errefuxiatuak eta asilo eskatzaileak kriminalizatzekoa. Baina ez da ez humanoagoa ez humanitarioagoa. Berriro ere etsigarria da. Eta beste aukera galdu bat ez ote?

Abenduaren 17an, Migratzailearen Nazioarteko Egunaren bezperan, itun hori eta horren ondorioak aztertuko ditugu babesa eta segurtasuna baino nahi ez duten milaka pertsonaren bizitzan. Horretarako, pertsona hauek hurbilduko zaizkigu: Raquel González , Mugarik Gabeko Medikuen Kanpo Harremanetako arduraduna; Joana Abrisketa, Zuzenbideko doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Europar Politiketako aditua; Cristina Churruca, Nazioarteko Harremanetako doktorea eta Deustuko Unibertsitateko NOHA Masterreko zuzendaria, eta Patricia Simón, migrazio eta errefuxiatuen gaietan espezializatutako kazetaria.

Doako web-mintegi horretan parte hartzeko aurretiaz erregistratu behar da. Konektatu zaitez etxetik. Zain izango gaituzu!

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>