OPEN HOUSE BILBAO 2023
Bilboko ate irekien jaialdirik handiena
Open House nazioarteko arkitektura eta hirigintza jaialdia da. 1992an sortu zen Londresen, Victoria Thorntonen eskutik, eta azken urteotan beste hiri batzuetara ere zabaldu da, arkitektura eta diseinuaren abangoardia kulturalera. Urtean 48 orduz, hiriko hainbat eraikinetako ateak irekitzen dira doan, diseinuaren eta arkitekturaren presentzia herritarren artean indartzeko helburuarekin.
Open HOUSE BILBAOren 7. edizio honetan, Deustuko Unibertsitateak ere bat egiten du ekimenarekin eta ateak irekiko dizkie gure unibertsitatearen ondare historiko-artistikora hurbildu nahi duten herritarrei eta bisitariei.
Deustuko Unibertsitateak hiru bisita-eskaintza independente ditu, bisitatu nahi den eraikinarekin bat datozenak: Literaria, Komertziala, CRAI liburutegia. Bisita guztiak urriaren 7ean (larunbata) egingo dira, goizez eta arratsaldez Literarioaren eta Komertzialaren kasuan, eta goizez baino ez CRAI liburutegiarentzat.
para hacer una visita guiada,con 250 persopnas como saldria