Aldaketa dakarten aitatasunak
2016/03/17
09:00 - 14:00
Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Aitatasun positiboak aitek zaintzaile gisa duten identitatearen eraldaketa esan nahi du. Horrek aldaketa esanguratsuak ekarriko ditu jarreran, izan ere, aktiboki inplikatuko dira zaintzan, eta horixe da umeek behar dutena:
- Aita horiek ugalketa-zaintza eta -lanetan aktiboki inplikatzen dira; berdintasunean oinarritzen diren rolak eta praktikak betetzen dituzte eta beren bikotekideen ahalduntzea eta garapen egokia ahalbidetzen dute.
- Aitatasun-praktika horiek dituztenen gaitasun emozionalak eta pedagogikoak garatzen eta zabaltzen dituzte.
- Aita izateko modu horiek paradigma baketsuetan oinarritzen dira, hots, indarkeria deslegitimatzen duten paradigmetan.
- Horrelako aitatasunek umeak aintzat hartu eta orientatzen dituzte.
- Eta neska-mutilen erabateko garapenerako bide ematen duten mugak ezartzen dituzte.