Mahai-ingurua: Perspectivas cruzadas del CNI, AON y Legalitas en ciberseguridad
Ekitaldia urriaren 29an izango da, 18:00etatik aurrera, Deustoren egoitzan (Madrid (C/Castello 76) eta bertan izango dira Pablo López, Zentro Kritologiko nazionaleko Zibersegutasun saileko burua; Pablo Montoliú, Chief Information & Innovation Officer (AON España), eta Juan Pardo, Legalitaseko zuzendari nagusia.
Moderatzailea Rafael Chelala izango da, PICeko abokatu eta zuzendarikidea.
Pablo Montoliú
Pablo Montoliu AON España-ko Chief Information & Innovation Officer da, Aon España-ko berrikuntza, eraldaketa, digitalizazio eta datu eta analisiralp ekimenen gainbegiratze eta koordinazio arduraduna. Bere jarduera enpresaren ziber arriskuari buruzko aholkularitza eremura hedatzen da.
Deustuko Unibertsitateko Informatikako Goi Ingeniaria da eta esperientzia handia du Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) kudeaketan, hala nola, Santander, Nueva York eta KPMG Londresen eta Espainian, non bazkide izan den, IT Advisory eta IT Management Consulting arloan. Aon Españan sartu baino lehen, Forensic Technology lideratu zuen Ernst &Young (EY) enpresan.
Juan Pardo
Juan Pardo Legalitaseko Zuzendari nagusia eta konpainiako aseguruen arloko zuzendari nagusia izan da. Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikasi zuen, finantzaketako espezialitatea, Finantza Ikasketen Unibertsitate Ikastetxean (CUNEF) eta ondoren, IESEn MBA egin zuen.
Inbertsio bankuarekin lotutako gaietan Espainiatik kanpo lan egin ondoren, Legalitasen sartu zen, zuzendari nagusiaren laguntzaile modura. Horrela ekin zion konpainiaren barruko ibilbideari, eta aukera izan du enpresan eta merkataritzan hazteko estrategietan parte hartu eta diseinatzeko, azken urte hauetan.
Gaur egun, bere zuzendaritzapean du 50 milioi euro fakturatzen duen konpainia, Espainia guztian 800 abokatu baino gehiago ditu eta urtean milioi bat kontsulta juridikori erantzuten die.
Pablo López
Zentro Kriptologiko Nazionaleko Zibersegurtasun saileko bigarren burua da.
Informazio gehiago:
Confirmo asistencia evento dia 29 de octubre.
Buenos días
Soy alumno del PIC del año pasado, me gustaría asistir a esta sesión
Muchas gracias por anticipado
Un saludo;
Sergio Fernandez