Gipuzkoar Plaza, Abokatutzaren eta Zuzenbideko ikasleen topagunea
2025/11/05
15:30 - 18:00
Donostiako campusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Azaroaren 5ean izango da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean Gipuzkoar Plazaren bigarren edizioa, Zuzenbide Fakultateko azken mailetako ikasleak eta bulegoak bilduko dituen Abokatutzaren eta Zuzenbideko Ikasleen Topaketa. Ekitaldiaren helburua da Zuzenbideko Graduko azken mailetako ikasleak Gipuzkoan diharduten bulegoetara hurbiltzea, truke profesional eta akademikorako gune bat sortzeko.
Bulegoetako kideek mahai-inguru interesgarrietan parte hartuko dute. Mahai-inguruen amaieran, ikasleek aukera izango dute bulegoetako ordezkariekin zuzenean hitz egiteko, Foro aretoan horretarako prestatutako stand batzuetan.
