Rigoberta Menchú 1992ko Bakearen Nobel Saridunaren ponentzia

Ponencia de Rigoberta Menchú, Premio Nobel de la Paz 1992
2026/09/28
10:00 - 11:30
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

BBK Bilbao Kultura Social Forumaren aurtengo edizioaren barruan, kulturako, pentsamenduko, zientziako eta gizarteko ahotsak bilduko dituen topaketan, irailaren 28an, Rigoberta Menchú 1992ko Bakearen Nobel saridunak eta 2026ko Fair Saturday Awards saridunak"Eutsi, barkatu, berreraiki" hitzaldia emango du Deustuko Unibertsitatean.  Ekitaldia Deusto Business Schoolen laguntzarekin antolatu da.

Giza eskubideen eta herri indigenen defentsan aintzatetsitako nazioarteko pertsona ospetsu horrek Latinoamerikako komunitate indigenen eraldaketa soziala, justizia eta duintasuna sustatzen eman du bere bizitza. Ekintzaile, egile eta lider global gisa, etengabe lan egin du gizateriaren aurkako krimenak dokumentatzen, indigenen kultura zaintzen eta kultura eta kosmobisio desberdinen arteko zubiak eraikitzen. Bere ibilbideak adbokazio politikoa eta hezkuntza uztartzen ditu, eta mundu-mailan milioika pertsona inspiratzen ditu justizia sozialeko eta ingurumen jasangarritasuneko ekimenekin konprometitzera.

(E)zinezko etorkizunak lelopean, BBK Bilbao Kultura Social Forumaren IX. edizioak hautsita dirudiena, aldatzen zaila edo are ezinezkoa dena beste modu batera begiratzera gonbidatzen gaitu. Kintsugiak hausturak historia berri baten zati bihurtzen ditu. Hori da ekimen horren nortasuna: kultura gure errealitateak konpondu eta eraldatzen duen kintsugi gisa ulertzea.

Informazio gehiago.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude