Juan Carlos Puyana doktorearen Kirurgia Globalari buruzko hitzaldia

Ponencia sobre Cirugía Global de la mano del Doctor Juan Carlos Puyana
2024/01/26
19:00 - 21:00
Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Urtarrilaren 26an, arratsaldeko 19.00tan, Juan Carlos Puyana doktorearen eskutik Kirurgia Globalari buruzko hitzaldi bat egingo da, Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean. Puyana doktoreak Kirurgia Globaleko O 'Brien katedra dauka RCSIko Medikuntza eta Osasun Zientzietako Unibertsitatean (Royal College of Surgeons in Ireland). Bertan, Kirurgia Globaleko Institutua zuzentzen du, arretarik gutxiko populazioei funtsezko eta kalitate handiko kirurgia-arreta emateko aukera hobetzeko. Aurretik, Pittsburgheko Unibertsitateko Osasun Globaleko Zentroko Kirurgiako zuzendaria izan zen. Horretaz gain, aditua da traumako prestakuntza eta ikerkuntzarako proiektuen garapen eta ezarpenean, Latinoamerikako eta Kenyako hainbat unibertsitate eta trauma-zentrorekin lankidetzan arituz, bertako populazioen premia kirurgikoak asetzeko sistema iraunkorrak sortzeko. 320 argitalpen baino gehiagotan parte hartu du, besteak beste, baliabide gutxiko inguruneetan kirurgiako baliabideak izateari, traumatismo akutuak maneiatzeari, transfusio-segurtasunari eta nazioarteko lankidetzari buruz. Maila zientifiko eta humanista handiko ekitaldi horretan bertan, Rural Kutxak Medikuntzako graduko ikasleei, praktika klinikoen testuinguruan, nazioarteko egonaldia egiteko ematen dien beka-banaketa ere egingo da.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude