Juan Carlos Puyana doktorearen Kirurgia Globalari buruzko hitzaldia
Aurretik, Pittsburgheko Unibertsitateko Osasun Globaleko Zentroko Kirurgiako zuzendaria izan zen. Horretaz gain, aditua da traumako prestakuntza eta ikerkuntzarako proiektuen garapen eta ezarpenean, Latinoamerikako eta Kenyako hainbat unibertsitate eta trauma-zentrorekin lankidetzan arituz, bertako populazioen premia kirurgikoak asetzeko sistema iraunkorrak sortzeko. 320 argitalpen baino gehiagotan parte hartu du, besteak beste, baliabide gutxiko inguruneetan kirurgiako baliabideak izateari, traumatismo akutuak maneiatzeari, transfusio-segurtasunari eta nazioarteko lankidetzari buruz.
Maila zientifiko eta humanista handiko ekitaldi horretan bertan, Rural Kutxak Medikuntzako graduko ikasleei, praktika klinikoen testuinguruan, nazioarteko egonaldia egiteko ematen dien beka-banaketa ere egingo da.