Deustuko Unibertsitatea-Santander Ikerketa Sariaren XIX. edizioa “Eragin zientifiko eta sozialeko ikerketa” 2023ko deialdia
Ana Isabel Estévezen taldearen Genero Ikuspegia portaera-adikzioetan ikerlanak lehen saria lortu du, eta Accésita, berriz, Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainen ondorengotza-diagnostikoa eta -estrategiak proiektuari eman zaio, lurraldean aberastasun iraunkorra sortzen dela bermatzeko “DESUGI” proiektuari, Cristina Aragonek zuzenduari. Sariak Santander bankuaren babesa du, Santander Universidades erakundearen bitartez.
Deustuko Unibertsitatearen izenean, Juan José Etxeberria errektoreak eta Javier Arellano Nazioarteko Ikerketa eta Harremanetarako errektoreordeak parte hartuko dute eta Banco Santanderren ordezkaria, berriz, Matías Rodríguez Inciarte izango da, Santander Universidadeseko presidentea, baita Carlos Prieto ere, Lurralde zuzendaria.