Aurkezpena: Esklerosi anizkoitza duen pazientearekin esku hartzeari buruzko gida
Unibertsitatean izango da Esklerosi anizkoitza kasuetan esku hartzeko gidaren aurkezpena: “MS 21th Century Steering Group”. Europako taldearekin egindako lana da, eta Esklerosi anizkoitza duten pazienteak eta neurologo espezializatuak dira talde horretako kideak. Lan zientifiko hori MSard journal-en argitaratu zuten, Esklerosi anizkoitzari buruzko aldizkari ospetsuenetakoan.
Aurkezpenean, María Paz Giambastianik hartuko du parte. Bilbon duela 18 urtetik bizi den kazetari argentinarra da eta “Mas Que Palabras” irrati saioan desgaitasuna eta inklusioarei buruzko zutabegilea da. Esklerosi anizkoitza du orain dela 13 urtetik. 142942 Esclerosis Múltiple en primera persona liburuaren egilea da, blog-egilea, hizlaria, “Descapacidad sin distancia” irratiko programaren egilea eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko irakasle laguntzailea, komunikazio, esku-hartze eta gaixotasun arraroetan. Gainera, Discapacidad sin distancia elkarteko presidentea da eta medikua eta pazientearen arteko komunikaziorako trebetasunei buruzko ikastaroaren sortzailea.