Demola Basque Country programaren I. edizioan egindako proiektuen aurkezpena

Demola Basque Country programaren I. edizioan egindako proiektuen aurkezpena
2015/02/26
15:30 – 17:30
01. gela La Comercial. Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa
 
Otsailaren 26an, Final Pitch Demola Basque Country izango da Deustuko Unibertsitatean. Bertan aurkeztuko dituzte euren proiektuak Demola Basque Country programaren I. edizioan parte hartu duten ikasleek. Ekimen horretan, talentua duten gazteek enpresen benetako arazoei soluzio egoki eta berritzaileak aurkitu behar izan dizkiete.

Lau hilabetean zehar, gazteak diziplina ugariko taldeetan lan egiten aritu dira, hainbat enpresak aurkeztu dizkieten erronkei erantzuna ematen. Orain euren proposamenak ezagutaraziko dituzte eta, hortik aurrera, enpresen gustukoak badira, errealitate bihurtuko dira. Sestaoko Udala, Azti Grupo Tecnalia, Jota +Ge, Mercedes de Miguel eta Wiside Grupo Versia izan dira ikasle taldeekin lankidetzan aritu diren enpresak. Ideiak eta ezagutzak errealitatera aplikatuta praktikan jartzeko bestelako bide bat da.

Lehenengo edizioa hain izan da arrakastatsua, II. edizioa ere martxan dago, unibertsitateko azken mailako eta masterretako ikasleei eta tituludun berriei zuzenduta. Osasunaren kudeaketako, telekomunikazioetako, eraikuntzako, metalurgiako edo energia sortzera aplikatutako teknologiako eta industria automatizazioko enpresak eta erakundeak izango dira II. edizioan parte hartuko dutenak.

Demola Basque Country Europar Batasuneko eta Latinoamerikako hamaika herrialdetako unibertsitateak eta enpresak biltzen dituen nazioarteko sare bateko kidea da. Proiektua Tamperen (Finlandian) sortu zen 2008an, eta harrezkero 2000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute 350 enpresa-proiektutan. % 80 kasutan, ikasleek emandako irtenbide berritzaileak arrakastatsuak izan dira eta programarekin bat eginda dauden enpresek interesa izan dute jabetza intelektualeko eskubideak erosteko.

Social Innovation Park (SIP) erakundeak, Europako Batzordearen babesaz, hiru helburu betetzen dituzten proiektuetan lan egiten du: EBko herrialde guztiei eragiten dieten gizarte arazoei irtenbide berritzaileak ematen; osasuna edo hezkuntza bezalako sektore estrategikoetako gastu publikoa arrazionalizatzen; eta prestakuntza duten gazteei etorkizun profesionaleko irtenbideak eskaintzen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>