Batxilergoko eta LHko ikasleei lana izateko itxaropenei buruz egindako inkesta baten aurkezpena

Batxilergoko eta LHko ikasleei lana izateko itxaropenei buruz egindako inkesta baten aurkezpena
2017/06/26
09:30 – 10:00
Faculty Club-a. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitatean, datorren astelehenean, ekainak 26, laneko gosari informatiboa egongo da, Espainiako guztiko Batxilergoko eta Lanbide Heziketako hamahiru mila ikasleri egindako inkesta bat aurkeztuko da. Laneko eta lanbideko itxaropenak ezagutzea da helburua, izan ere haietako askok ez dakite zertan egingo duten lan… oraindik lanpostu hori egon ere ez baitago.

 

Nolako erreakzioa dute 16 eta 19 urte bitarteko gazteek begi bistako egoera horren aurrean? Horixe galdetu diete adin tarte horretako hamahiru mila ikasleri baino gehiagori. GAD3 enpresa demoskopikoak lagundu dio teknikaren arloan Educa2020 foroari, haiek zuzentzen dute ikerketa, eta Axa Fundazioari, haiek egin zuten posible ikerketa lan hori, arlo horretan aurrekaririk ez duen azterketa bat egiteko.

 

Faculty Clubean, 09:30ean izango den prentsaurrekoan, EAEko (1489 lagin) emaitzen eta datu orokorren arteko desberdintasunen berri emango da. Badaude, zalantzarik gabe, esan dutenez –oraindik erkidego batzuetako emaitzak falta badira ere- desberdintasun nabariak Espainiako lurraldeen artean, eta hori gertaera ekonomiko, soziologiko eta politiko garrantzitsua izan daiteke.

 

Hori dela eta, lan horren ondorioak aurkeztuko dira, eta honelako zalantzei ere erantzuten die: Gure gazteak duela urte batzuk baino ekintzaileagoak dira ala ez? Nolako espiritu berritzailearekin bideratzen dute euren etorkizun profesionala? Prestaturik daude aurre egiteko? Euskadiko ikasleak beste Erkidego batzuetakoak baino ekintzaileagoak dira, mentalizaturik daude zalantzaz beteriko etorkizunari aurre egiteko?

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>