Patxi Álvarez de los Mozosen (SJ) “Espiritualidad de la esperanza” liburuaren aurkezpena
Deustuko Unibertsitateak parte hartuko du Patxi Álvarez de los Mozosen (SJ) “Espiritualidad de la esperanza. Una perspectiva desde las víctimas” liburuaren aurkezpenean. Arrupe Etxeko Areto Nagusian izango den ekitaldiaren ondoren,solasaldi bat egingo da. Han izango dira, egileaz gain, Ellacuria Zentroko Scarlet Consolación Rodríguez, Giza eta Ingurumen Eskubideen ekintzaile eta defendatzaile Zenayda Serrano eta Itaka Escolapioseko Igor Irigoyen.
Ezkortasuna, desberdintasuna, gerrak eta narriadura ekologikoa nagusi diren mundu honetan, non aurki dezakegu benetako itxaropena? Patxi Álvarez de los Mozosek kristau-paradoxa bat agertzen du bere argitalpenean: itxaropen erradikalena eta hautsiezinena ahaztuen, pobreen eta gure historiako baztertuen artean baino ez da sortzen. Liburu horrek aurrerakuntzaren irudipen faltsuak alde batera uzteko gonbita egiten digu, biktimekiko adiskidetasunean oinarritutako espiritualtasun aktibo eta errukiorra besarkatzeko. Ignaziotar espiritualtasunean inspiratuta, adiskidetze-bide bat argitzeko saiaketa egiten du, non sufrimendurik sakonena sendatzeko gai den indar bihur daitekeen.
