Liburuaren aurkezpena: “De qué color llevaba Adolfo los calcetines? – el archivo estratégico de la Transición”
José Luis Sanchis, 1977ko martxoan, 33 urte baino ez izan arren esperientzia handia zuela, Moncloan sartu zen lehen aldiz, hauteskundeetarako estrategia arloan aholkularitza eskaintzeko espainiar demokrazia berriko lehenengo presidente Adolfo Suarezi. “Zein koloretako galtzerdiak zituen Adolfok?” galdetu zion José Mario Armero Europa Press-eko presidenteak.
Harrezkero, eta Suarezek dimisioa eman eta otsailaren 23ko Estatu kolpera arte, Presidentearen galtzerdien kolorea eta haren irudiaren detaileak eta haren jarduera politikoa izan ziren Sanchisen eginkizunaren arretagune nagusi. Hiru urte horietan berak eta bere taldeak txosten kopuru handia sortu zuten, orain arte argitaratu gabeak. Agiri haietan nazioko berriak aztertzen zituzten eta estrategiak diseinatzen ziren, gaur egun politikoki zuzena ez dela pentsa daitekeen hizkeran.