Liburuaren aurkezpena: “Presencia terapéutica, patrones relacionales”, por el Doctor Richard G. Erskine

Liburuaren aurkezpena: “Presencia terapéutica, patrones relacionales”, por el Doctor Richard G. Erskine
2016/06/28
17:00 – 19:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Ekainaren 28an, 17:00etan, Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan, Richard Erskineren Presencia terapéutica, patrones relacionales liburuaren aurkezpena egingo dute.

Richard G. Erskine Psicoterapia Integrativa Institutuko Prestakuntza Zuzendaria da, psikologo klinikoa eta praktika klinikoan eta psikoterapiaren irakaskuntzan lau hamarkadako esperientzia duena. Richard Erskinek marko teoriko berritzailea garatu du: Psikoterapia integratzailea erlazio terapeutikoan ardatza dela azpimarratzen du eta metodo kliniko batzuk garatzen ditu arlo kognitiboa, jokabidezkoa eta dimentsio fisiologikoarekin batera, arlo afektiboa integratzeko, psikoterapian eta osasungintzan funtsezko arlotzat hartuta.

Nahasmendu larriak dituzten haurren tratamenduan espezializatua da, komunitate terapeutikoa zuzendu du segurtasun handiko kartzela batean eta praktiko psikoterapeutikoa antolatu du, obsesioa, disoziazioa eta prozesu eskizoideak tratatzen espezializatua.

Erskine doktoreak urtero ematen ditu ikastaro formalak eta bizipenezko tailerrak teoria eta metodologiari buruz, munduko herrialde batzuetan. Psikoanalista akreditatua da, analista transakzional ziurtagiriduna, nazioartean ospe handia duen Gestalt terapeuta eta ziurtagiridun taldeko terapeuta. Bost liburu eta hainbat artikulu idatzi ditu psikoterapiaren praktikari buruz

Sarrera doakoa da.

Izena emateko formularioa

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>