Liburuaren aurkezpena: “Urbegi. Un proyecto empresarial con vocación social”
Parte hartzaileak:
-Cristina Iturrioz, Deustuko Unibertsitateko Ikerketako eta Transferentziako errektoreordea.
-Guillermo Dorronsoro, Deusto Business Schooleko dekanoa.
-Pablo Ocaña, Urbegi Taldeko bazkide sortzailea.
-Javier Larrañaga, Urbegi Taldeko bazkide sortzailea.
Amaiera:
Unai Rementeria, Bizkaiko Foru Diputatua.
Urbegi. Un proyecto empresarial con vocación social liburuak ezagutzera ematen du nolako bidea egin zuten ekimen horren sustatzaileek, nolako zailtasunei egin zieten aurre, zein unetan egon ziren proiektua bertan behera uzteko zorian, nolako laguntzak jaso zituzten eta nolako ilusioak partekatu zituzten. Horrelako egoerak bizi izaten dituzte, azken batean, zuzendari, enpresari edo ekintzaileek beren proiektua martxan jartzeko prozesuan edo egunez eguneko kudeaketan.