Ada Byron Sariaren aurkezpena Argentinan

Ada Byron Sariaren aurkezpena Argentinan
2020/06/23
21:00 – 22:00
 
Cordobako Unibertsitate Teknologiko Nazionalak eta Unibertsitate Katolikoak Ada Byron Argentina sarian parte hartzeko gonbitea egin dute. Sari horren helburua da gaur egungo emakume teknologoen lana saritu eta ikusaraztea, haien ibilbidea bereziki garrantzitsua izan baita gizartearentzat.

Aurkezpenerako ekitaldi birtuala 2020ko ekainaren 23an egingo da, 16:00etan (GMT-3, 21.00h Espainian), sariaren YouTubeko kanalaren bidez. Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibertek parte hartuko du ponentzian.

Sari hau arlo teknologikoetan, ingeniaritzan eta horiekin lotutako beste arlo zientifiko batzuetako titulazioa edo ibilbide profesionala duten emakumeei zuzenduta dago. Hautagaiek beren burua aurkeztu ahal izango dute, edo beste pertsona edo erakunde batzuek aurkeztu, eta irabazleak 3.000 euroko zuzkidura ekonomikoa jasoko du.

Saria Espainiako Deustuko Unibertsitatean sortu zen, 2019an, Mexikora ireki zen eta 2020an Argentinara iritsi zen Unibertsitate Teknologiko Nazionalaren eta Kordobako Unibertsitate Katolikoaren eskutik. Microsoftek babesten du ekimena, hiru herrialdeetan.

Izena emateko: https://www.eventbrite.com.ar/e/presentacion-premio-ada-byron-argentina-registration-109008519416?aff=erelexpmlt

Informazio gehiago: www.premioadabyron.org.ar

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>