Bizkaiko gizarte egoera ahulei buruzko lehenengo txostenaren aurkezpena

Bizkaiko gizarte egoera ahulei buruzko lehenengo txostenaren aurkezpena
2015/04/22
09:30 – 14:00
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuak eta Gurutze Gorriak jardunaldia antolatu dute, Bizkaiko gizarte egoera ahulei buruzko lehenengo txostena aurkezteko.

Gizarte egoera ahulei buruz hitz egiteko, pertsona batek bere ingurunean bizitza duina eta kalitatezkoa egiteko dituen gabeziak hartu behar dira ardatz.

Kasu horretan, beren bizi baldintzetan bizimodu autonomoa egitea oztopatzen dien gabeziaren bat duten pertsonak dira.

Gizarte egoera ahuletan lan egitea ezinbestekoa da, izan ere egoera ahula da gizartean bazterketara eramaten dute bidea.

Gizartean egoera ahulean daudenak antzemateak aukera ematen du goiz esku hartzeko eta horrela pertsonek ez dute bazterketarako faktore gehiago pilatuko eta beren egoera ez da hain konplexua bihurtuko eta gizarteko terapia bakarra neurri aringarriagoak baino gehiago izango dira.

Bizkaiko Gurutze Gorriaren datuak eskuan izanik eta egoera zein de jakinda, Bizkaiko Gurutze Gorriak, bere asanbladan, erabaki zuen beharrezkoa zela artatutako pertsonen egoera ahulari buruzko txostena egitea, Espainia osorakoa egiteko erabiltzen den ereduari jarraiturik, hura egiten 2006an hasi ziren, galdeketa sozialean jasotako datuak erabilita.

Doako sarrera. Izena eman behar da.

Informazioa

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>