“YouCount” proiektu europarraren aurkezpena.

2021/09/23
16:00 – 17:00
Foro Aretoa (Edukiera 42). Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Ostegunean, irailaren 23an, YouCount proiektu europarra aurkeztuko da, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Gizarte Lanaren eskutik. Proiektuaren helburua da oraindik herritartasunik ez duten gazteen inklusio faktoreak lantzea. Proiektua Europako beste herrialde batzuekin koordinatuta dago, eta LoiolaEtxea eta Agintzari-Zabalduz-ekin lankidetzan egiten da; izan ere, bi erakunde horien bitartekaritzaren bidez, 10 gaztez osatutako bi talde eratuko dira, eta ikertzaileek talde horiekin lan egingo dute, inklusio faktoreak zehazteko. Proiektuaren berritasuna da gazteak izango direla prozesuaren protagonistak eta ikertzaileak.

YouCount proiektua

Europan, eta mundu mailan ere bai, gazte asko gizarte bazterkeria jasateko arriskuan daude. Horregatik, ezagutza eta berrikuntza gehiago garatzeko premia larria dago, gizarte inklusiboagoak eta mesedegarriagoak sortzeko. Herritarren zientzia, hau da, herritarrek erkidegoren barruan gerta daitezkeen prozesu zientifikoetan parte hartzea, lagungarria izan daiteke premia horiei erantzuteko. YouCounten helburu orokorra da ezagutza eta berrikuntza berriak sortzea Europa osoan bazterkeria arriskuan dauden gazteen gizarteratzea areagotzeko, gazteen eta sormenaren gizarte-zientzia herritarraren bidez.

Bidaiderik gabeko Adingabe Atzerritarren presentziak gora egin du nabarmen Gipuzkoako Lurralde Historikoan, eta zifra adierazgarrietara iritsi da. Adingabe horiek lurraldearen babes-sistemak babesten baditu ere, baina, helduarora iritsitakoan, hortik kanpo daude, eta gehienak babesgabetasun egoeran geratzen dira ‘gazte’ kategoria hartzen dutenean.

Herritarren zientzia praktikan jarriz, gazte heldu (lehengo adingabe) horiek bazterketari, gizarteratzeari eta lana aurkitzeko dituzten aukera eta zailtasunei buruz dituzten ikuspuntu eta esperientzia desberdinak bildu eta ulertzea da proiektu honen helburua. Gainera, ezagutza berria sortzeko aukera ematen du eta gizarte inklusiboagoak eraikitzen laguntzen du, horiek ikerketan bertan parte har dezaten lagunduz.

Herritar gazte ikertzaileen taldeak – Young Citizen Scientists-, Deustuko Unibertsitateko Gizarte Lan eta Soziologia Sailak eta Deustuko Fundazioko Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak osatuko duten lagina identifikatu eta definitzeko, LoiolaEtxea (Gizarteratzeko Elkartea), Zabalduz Kooperatiba Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartuko dute. Horrela, hainbat living-labs abian jarriz, hainbat dinamika egingo dira Young Citizen Scientists horiei ahotsa emateko eta gizarteratzeko eta laneratzeko estrategiak aktibatu ahal izateko, arrakasta izateko aukera gehiago dituzten gazte horiek helduarora igarotzea errazteko. Proiektuaren zuzendariak: Ainhoa Izagirre, Susana Franco, Felix Arrieta eta Edurne Gonzalez Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Gizarte Laneko irakasle eta ikertzaileak.

Eguna: irailak 23, osteguna
Ordua: 16:00
Lekua: Foro aretoa, Larramendi eraikina, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusa.

Honako hauek hartuko dute parte jardunaldian:

Javier Arellano, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa
Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko errektoreordea
Mari Jose Aranguren, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusia
- Belen Larrion, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Babeseko eta Gizarte Inklusioko zuzendari nagusia

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>