Inspira proiektuaren aurkezpena
INSPIRAren pilotu fasean 17 emakume arituko dira aholkulari, haien borondatez. Guztiak dira zientzialariak eta teknologoak eta haien jarduera profesionala arlo hauetako a da: irakaskuntza, enpresa, ikerketa, kudeaketa, etab.
Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko 12 ikastetxetako 200 neskak baino gehiagok hartuko dute parte 7 lan saiotan eta, besteak beste, gai hauek landuko dituzte: inguruan ditugun estereotipoak, lana, eta emakumeak eta zientzia historian zehar. Aholkulari eta neskatoen arteko topaketa horien bidez, lortu nahi dute zientzia eta teknologia arloko lanbideei buruzko zalantzak eta eragozpenak ezabatzea eta motibazioak argi izatea eta autoestimua sendotzea lanbide horri ekiteko, horrela nahi izanez gero.
INSPIRA bokazio zientifiko eta teknologikoak euskal ikasleen artean sustatzeko sortu da, bereziki nesken artean. Teknologiaren arloko prestakuntza hautatzen duten ikasleen kopurua gutxitu egiten da urtetik urtera. Eta emakumezkoen artean, datuak nabariagoak dira, Espainiako unibertsitate sistemako ikasleen % 54,3 emakumezkoak diren arren, Ingeniaritza eta Arkitektura titulazioetan, % 26,4 baino ez dira.
INSPIRA proiektuaren sustatzaileak Deustuko Unibertsitatea eta Elhuyar Fundazioa dira; Innobasqueren lankidetza du eta FECYT Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren laguntza du.
Aurreikusitako agenda:
- 10:00 – ikastetxeentzako harrera.
- 10:20 – INSPIRA STEAM proiektuaren aurkezpena.
- 11:00 – programazio tailerrak neska-mutilentzat.
- 12:00 – jardunaldiaren amaiera.