Gazteen artean jokoa arazo den kasuak hautemateko azterlan baten aurkezpena

Gazteen artean jokoa arazo den kasuak hautemateko azterlan baten aurkezpena
2024/09/18
10:00 – 11:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitatean, irailaren 18an, asteazkenean,Detección temprana, con perspectiva de género, de participantes con un comportamiento de juego de riesgo o de mayor gravedad’ izeneko azterlan kualitatiboa aurkeztuko da. Azterlan hori UNAD Adikzioen Arretarako Sareak garatu du, Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuaren laguntzarekin, eta Eskubide Sozial, Kontsumo eta 2030 Agendako Ministerioaren finantzaketari esker.

Lanaren helburua da gazteengan joko-nahasmendu bat sortzen, mantentzen eta garatzen laguntzen duten faktoreak aztertzea, genero-ikuspegia kontuan hartuta. Horretarako, halako arazoen garapenarekin lotutako arrisku-faktoreak aztertu dira, eta mutilek eta neskek horrelako portaeretan goiz hasteko dituzten motibazioak identifikatu dira.

Lana jardunaldi batean aurkeztuko da, ‘Gazteen artean jokoa arazo den kasuak hautematea: gakoak, analisia eta hausnarketa’ izenburupean, eta Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan egingo da. Inaugurazioa 10:00etan izango da. Parte-hartzaileak hauek izango dira: Mikel Arana Etxezarreta, Eskubide Sozial, Kontsumo eta 2030 Agendako Ministerioko Jokoaren Antolamendurako zuzendari nagusia; Juan Jose Etxeberria, Deustuko Unibertsitateko errektorea, eta Luciano Poyato Roca, UNADeko presidentea.

Ondoren, ikerketa aurkeztuko du Patricia Martínez Redondok, Generoan, drogen erabileran, adikzioetan eta indarkerian adituak eta ikerketaren egileak, baita Álvaro Moro Inchaurtietak, Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuko zuzendariak. Ondoren, eztabaida-mahai bat izango da, eta gazteen artean jokoan esku-hartzeari buruz hitz egingo da.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>