Zergazkoak ez diren ondare-prestazio publikoak eta Ekonomia Ituna
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2022ko abenduaren 27an egindako bileran konpondu zen arazoa, ezin baitzen bestela izan. Bilera horretan erabaki zen lurralde historikoek aldi baterako karga bi horien bilketan parte hartzea, eta, horrela, bidea itxi zitzaion balizko ituntzeari.
Baina eztabaidari amaiera eman beharrean, jardunaldi honek eskaintzen dituen garrantzizko gai batzuk utzi zituen airean, hala nola: Zer gertatuko litzateke auzitegiek erabakiko balute aldi baterako karga horiek benetako zergak direla? Beharrezkoa da Ituna aldatzea foru-lurraldeen eskumenak tributuez bestelako ondare-prestazio publiko batzuetara hedatzeko? Mekanismo arinagoa eta azkarragoa ezarri behar da foru-sistemak Estatuaren zerga-egiturara egokitzeko zerga berriak sortzen direnean, are lurralde historikoetan behin-behinean aplikatzeko aukera emango luke, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan horiek ituntzea erabaki arte?