Irakurri ikuspegi juridikotik 2022-2023: lehenengo zikloa

Irakurri ikuspegi juridikotik

Irakurri ikuspegi juridikotik

2023/02/28
Deustuko Unibertsitatea
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Irakurri ikuspegi juridikotik programak Fakultateko ikasleen prestakuntzan irakurketak tokirik garrantzitsuena izatea  eskatzen du. Ikasturte bakoitzean hiru irakurketa ziklo proposatzen dira, eta horietan parte hartzen dutenek irakurgai bat aukeratu eta erreseina idazten dute. Ziklo bakoitzaren amaieran, kafe literario moduko topaketa bat antolatzen da. Bertan, parte-hartzaileek irakurketatik atera dituzten ondorioak partekatzen dituzte, alderdi juridikoei (baina ez soilik) garrantzia emanez. Irakurri ikuspegi juridikotik programaren urteroko edizio bakoitza hautatutako autoreren batek ixten du, eta hitzaldi bat ematera gonbidatzen dute. Aurten Philippe Sands (Calle este-Oeste) izango da autore gonbidatua. IRAKURGAI AUKERATUAK – 2022-2023 IKASTURTEA 1.- Memoria eta justizia indarkeria traumatiko baten ondoren Calle Este-Oeste - Philippe Sands Mejor la ausencia – Edurne Portela Un hombre del pueblo – Chinua Achebe El olvido que seremos - Héctor Abad Faciolince Kafe literarioa otsailaren 28an, asteartea. 2.- Begiratu egin behar duzu: familia esperientzia, gizartearen eta garaiaren isla Hamnet - Maggie O’Farrell El ministerio de la felicidad suprema - Arundhati Roy Norte y sur - Elisabeth Gaskell Laëtitia o el fin de los hombres – Ivan jablonka Kafe literarioa martxoaren 29an, asteazkena. 3.- Estatuaren ikuspegia eta agintearen erabilera Historian zehar. El emperador - Richard Kapuscinski Pyongyang - Guy Delisle La hija del tiempo - Josephine Tey Sobre la tiranía: veinte lecciones que aprender del siglo XX – Timothy Snyder Kafe literarioa apirilaren 20an, osteguna. Amaiera hitzaldia Philippe Sands-en eskutik, apirilaren 20an.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude