Irakurri ikuspegi juridikotik 2022-2023: lehenengo zikloa

Irakurri ikuspegi juridikotik

Irakurri ikuspegi juridikotik

2023/02/28
Deustuko Unibertsitatea
 
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Irakurri ikuspegi juridikotik programak Fakultateko ikasleen prestakuntzan irakurketak tokirik garrantzitsuena izatea  eskatzen du. Ikasturte bakoitzean hiru irakurketa ziklo proposatzen dira, eta horietan parte hartzen dutenek irakurgai bat aukeratu eta erreseina idazten dute. Ziklo bakoitzaren amaieran, kafe literario moduko topaketa bat antolatzen da. Bertan, parte-hartzaileek irakurketatik atera dituzten ondorioak partekatzen dituzte, alderdi juridikoei (baina ez soilik) garrantzia emanez. Irakurri ikuspegi juridikotik programaren urteroko edizio bakoitza hautatutako autoreren batek ixten du, eta hitzaldi bat ematera gonbidatzen dute. Aurten Philippe Sands (Calle este-Oeste) izango da autore gonbidatua.

IRAKURGAI AUKERATUAK – 2022-2023 IKASTURTEA
1.- Memoria eta justizia indarkeria traumatiko baten ondoren
Calle Este-Oeste – Philippe Sands
Mejor la ausencia – Edurne Portela
Un hombre del pueblo – Chinua Achebe
El olvido que seremos – Héctor Abad Faciolince
Kafe literarioa otsailaren 28an, asteartea.

2.- Begiratu egin behar duzu: familia esperientzia, gizartearen eta garaiaren isla
Hamnet – Maggie O’Farrell
El ministerio de la felicidad suprema – Arundhati Roy
Norte y sur – Elisabeth Gaskell
Laëtitia o el fin de los hombres – Ivan jablonka
Kafe literarioa martxoaren 29an, asteazkena.

3.- Estatuaren ikuspegia eta agintearen erabilera Historian zehar.
El emperador – Richard Kapuscinski
Pyongyang – Guy Delisle
La hija del tiempo – Josephine Tey
Sobre la tiranía: veinte lecciones que aprender del siglo XX – Timothy Snyder
Kafe literarioa apirilaren 20an, osteguna.

Amaiera hitzaldia Philippe Sands-en eskutik, apirilaren 20an.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>