Deusto Business Schoolen III. Finantza Jardunaldien lehen saioa, Deusto Business Alumniren laguntzarekin

Primera sesión de las III Jornadas Financieras Deusto Business School en colaboración con Deusto Business Alumni
2016/04/12
18:00 - 21:00
Auditorio Pedro de Icaza
Hermanos Aguirre, 2 - 48014 - Bilbao - Bizkaia
Gehitu Google Calendarrera

 
Apirilaren 12an, Deusto Business Schoolen Finantza Jardunaldien lehenengo saioa izango da, Deusto Business Alumniren laguntzarekin, Capital Riesgo, Mercados Financieros y Bilbao Financial Center izenburupean. Jardunaldien babeslea Agirre Bizkaitar Fundazioa izan da. Aurkezpenean izango dira Agustín Garmendia, DBAren presidentea; Guillermo Dorronsoro, DBSko dekanoa; José San Blas, DBAko zuzendari nagusia eta Fernando Gómez-Bezares, DBSko irakaslea. Lehenengo saio horretan, Espainiako arrisku kapitalaren sektorearen ikuspegi nagusiaz mintzatuko dira. Parte hartzaileak hauek izango dira. Rodrigo Recondo, Arrisku Kapitaleko Espainiako Institutuko Presidentea eta Alfonso Martínez-Echevarría,CEU San Pablo Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko katedraduna. Moderatzailea Fernando Gómez-Bezares izango da, DBSko Finantza katedraduna eta irakaslea. Atsedenaldiaren ondoren, mahai-ingurua izango da: “El capital riesgo como alternativa de financiación empresarial y/ó private equity”. Parte hartzaileak: Alicia Vivanco, Kutxabankeko Partaidetzako Sozietateen zuzendari nagusia; Idoia Bengoa, Taldeko zuzendari nagusia; Fernando Ortiz, PROAko CEOa eta José Mª Abril, Telefónicako zuzendariordea arituko da moderatzaile.   Izena emateko...
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude