Deusto Business Schoolen III. Finantza Jardunaldien lehen saioa, Deusto Business Alumniren laguntzarekin
Aurkezpenean izango dira Agustín Garmendia, DBAren presidentea; Guillermo Dorronsoro, DBSko dekanoa; José San Blas, DBAko zuzendari nagusia eta Fernando Gómez-Bezares, DBSko irakaslea. Lehenengo saio horretan, Espainiako arrisku kapitalaren sektorearen ikuspegi nagusiaz mintzatuko dira. Parte hartzaileak hauek izango dira. Rodrigo Recondo, Arrisku Kapitaleko Espainiako Institutuko Presidentea eta Alfonso Martínez-Echevarría,CEU San Pablo Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko katedraduna. Moderatzailea Fernando Gómez-Bezares izango da, DBSko Finantza katedraduna eta irakaslea.
Atsedenaldiaren ondoren, mahai-ingurua izango da: “El capital riesgo como alternativa de financiación empresarial y/ó private equity”. Parte hartzaileak: Alicia Vivanco, Kutxabankeko Partaidetzako Sozietateen zuzendari nagusia; Idoia Bengoa, Taldeko zuzendari nagusia; Fernando Ortiz, PROAko CEOa eta José Mª Abril, Telefónicako zuzendariordea arituko da moderatzaile.