MiCA proposamena: Kriptoaktiboen merkatua Europan behin betiko bultzatzea?

MiCA proposamena: Kriptoaktiboen merkatua Europan behin betiko bultzatzea?
2020/11/19
18:30 – 20:00
Edificio Aranzadi + Online. Mudaiz, 50
 
Joan den irailean, Europako Batzordeak Kriptoaktiboen Merkatua, MiCA (Markets in crypto-assets), arautzeko proposamena egin zuen. Oso zirriborro garrantzitsua da; izan ere, aditu askoren ustez, Europako ekonomiaren digitalizazioa eta finantza berrikuntza behin betiko bultza ditzake.

Baina, zer jasotzen du dokumentu honek? Zein helburu du? Nola aldatuko da kriptoekonomiaren egoera?

Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko asmoz, Fintech & Blockchainen espezializatutako abokatu eta Deusto Business Schooleko irakasle Mirari Barrenak hitzaldia emango du azaroaren 19an, 18:30ean, Donostiako Deusto Business School campusean (Mundaitz Bidea, 50).

Ekitaldia Deusto Business School eta Elkargiren Finantza Zuzendaritzako Programa Betearazlearen esparruan egingo da.

Ibercajak babestutako ekitaldia

Izena ematea

Bertaratutakoen segurtasuna bermatzeko, ekitaldiak edukiera mugatua izango du eta plazak izena emateko ordenaren arabera gordeko dira. Bertaratzeko aukerarik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute.

 

Informazio gehiago:

Natalia Vélez de Mendizábal
Emaila: nvelez@deusto.es
Tel. 943 326 460

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>