Artea eta osasun mentalari buruzko bideoaren emanaldia

Artea eta osasun mentalari buruzko bideoaren emanaldia
2015/03/30
18:30 – 20:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Nortasun, Ebaluazio eta Tratamendu Psikologikoen Sailak eta Deusto Psych-ek, Psikologia eta Osasuneko I+G+b-ko unitateak, artea eta osasun mentalari buruzko bideoa proiektatuko dute: (Preposición) La Habitación, Elssie Ansareo eta Alaitz Arenzana dira egileak.

Imanol Amayra irakasleak aurkeztuko du ekitaldia. Filmaren ondoren debatea egongo da eta, beste batzuen artean, bertan izango dira Ana Estévez eta Luis de Nicolás irakasleak.

Bideoarteko lan horri Palma de Mallorcako Es Baluard Arte Garaikideko Museoak saria eman zion eta bertako fondokoa da. Duela bi hilabete estreinatu zuten hiri horretan. Lanaren gaia da Zamudioko Ospitalean ingresaturik dauden paziente batzuen begietatik antzemandako espazioa. Beste gai batzuk ere agertzen dira, esaterako, nola egiten dioten aurre gaixotasunari, estigma eta nola baloratzen dituzten esku-hartzeak.

Izena eman: deustopsych@deusto.es.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>