“Hiri lagunkoiak pertsona guztientzat” proiektua

2016/09/13
09:00 – 13:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Portugaleteko Santa María Ikastetxeko ikasleak etorriko zaizkigu bisitan irailaren 13an, Bilboko campusera, “Hiri lagunkoiak pertsona guztientzat” ikerketa-ekintza eta ikasketa-zerbitzua proiektuaren barruan.

Elkarteen arteko ekimen honetan parte hartzen duen Santa Maria Ikastetxeko hirugarren ikasle taldea da hau. Ekimenaren helburua da herritar kontzientzia sendotzea hiri mailako irisgarritasunaren esparruan. Gazteek eta aniztasun funtzionala duten pertsonek mapeatzen dute ingurua (OpenStreetMap-en partekatuta) eta hobetzeko proposamenak planteatzen dituzte (irisgarritasun txostenen bidez), sentiberatze partekatuko gune bat sortzeko.

Deustuko Unibertsitatea – Deusto Fundazioko hiru ikertaldek hartzen dute parte ekimenean, Zuzenbide Fakultateak lideratuta: Ekonomia, garapena eta gizarte berrikuntza pertsonentzat (EDISPe) + DeustoTech Energy + eDucar ikertaldeek. Horiekin batera daude beste gizarte erakunde batzuk: Zerbikas Fundazioa (Euskal Herrian Elkartasuneko Ikasi eta Zerbitzatu-ko sustatzailea), FEKOOR eta IGON (Bizkaian mugitzeko desgaitasuna dutenen erakundea), ikastetxeak, baita Portugaleteko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta FECYT Zientzia eta Teknologia Fundazioa ere, gaur egun proiektua babesten duten erakunde publiko gisa.

Argibide gehiagorako: www.ciudadesamigables.org

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>