PYCLAS mintegia Gabriel Glockler Europako Banku Zentraleko Komunikazioko zuzendariarekin

PYCLAS mintegia Gabriel Glockler Europako Banku Zentraleko Komunikazioko zuzendariarekin
2019/05/07
15:30 – 17:30
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Gabriel Glocklerek, Europako Banku Zentraleko Komunikazioko zuzendariak, bisitatuko gaitu maiatzaren 7an, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean, Zuzenbide Fakultateko Jean Monnet ekintzen jardueren barruan.

Ekitaldia María Luisa Sánchez Barrueco irakasle eta Jean Monnet SAPIA moduluko koordinatzaileak aurkeztuko du.

IZENA EMATEKO

PYCLAS mintegiek aukera ematen dute Europako politika publikoetako kudeaketa eta kontrolarekin lotutako erakunde publiko eta pribatuetako profesionalekin harremanetan izateko, inguru informalean. Ikuspegi praktiko eta hurbiletik, gonbidatuak bere jarduera profesionalaren berri emango du, baita zelan lotzen den Europar Batasunaren kudeaketa publikoan / kontrol publikoan ere. Horrez gain, orientazio eta aholku praktikoak emango dizkie ikasleei, bere esperientzian oinarrituta: zein diren ibilbidean lehenetsi dituen balioak eta zein diren lanbidean aurrera egiteko funtsezko jotzen dituen trebetasun profesionalak. PYCLAS mintegiaren egituraketak lan irteera gehiago izateko aukera emango dizu, eta egungo unibertsitateko curriculumak egoki erakusten ez dituen alderdietan sakontzeko, hain zuzen, lan merkatuan dauden kudeaketa publiko eta gizarte zibil antolatuetako alderdietan.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>