Bakearen erronkak eta desafioak Kolonbian

Bakearen erronkak eta desafioak Kolonbian
2016/10/10
18:00 – 19:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
2016ko irailaren 26an, Kolonbiako gobernuak eta FARC gerrillak bake akordioa sinatu dute. Akordioak hainbat gai jasotzen ditu: nekazaritzaren garapena, narkotrafikoa, biktimen eskubideak, partaidetza politikoa eta gatazkaren amaiera. Urriaren 2an, Kolonbiako herritarrei akordioaren inguruko kontsulta egingo zaie, 50 urte baino gehiagoko barne gatazka armatuari amaiera emateko.

Honen baitan, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak “Bakearen erronkak eta desafioak Kolonbian” jardunaldia antolatzen du, akordio hori eta hortik sortzen den prozesua interpretatzeko zenbait gako eskainiko dira, hainbat ikuspegi kontuan hartuta. Horretarako, hizlari hauek hurbilduko zaizkigu:

  • Felipe Gómez Isa, Zuzenbideko irakaslea eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzailea.
  • Elkin Eduardo Gallego, Giza Eskubideen kolonbiar institutuko zuzendaria (Medellín, Kolonbia): zigorgabetasuna eta biktimek justiziarako duten eskubidea.
  • Monica Hirst, Universidad Torcuato de Tellako (Buenos Aires, Argentina) nazioarteko harremanetako irakaslea.

Moderatzailea:

  • Liliana Zambrano, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzailea.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>