Legal Management Forum 2019ko emakizuna
2019/10/10
09:00 – 17:30
Zuzenbide dekanotzako Skills gela. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Datorren urriaren 10ean, Legal Management Forum programaren seigarren deialdia izango da, Wolters Kluwer-ek eta Inkietos-ek antolatuta. Negozioen abokatutzara eta firma legalen kudeaketara bideratua da, zehazki, programa.
Zuzenbide Fakultateak aukera eman nahi die ikasleei eta irakasleei ekitaldi hori zuzenean streaming bidez jarraitzeko, Bilboko campuseko Dekanotzako “Skills” aretotik eta Donostiako campuseko Mateo Ricci aretotik.
Ponentzia guztiak gai honen ingurukoak izango dira: “Rethinking the legal profession”. Hizlariak berrikuntza eta teknologia arloko adituak eta abokatutzako nazioarteko bulegoetako ordezkariak izango dira.
Argibide gehiagorako, jo ekitaldiaren web orrira: http://legalmanagementforum.es