Arriskuak ekonomia globalean. Errekuperazioaren hasiera
Deusto Business Schoolek eta Icade Business Schoolek, HPErekin lankidetzan, atsegin handiz gonbidatzen zaitugu ekitaldi batera. Bertan, ekonomia globalak dituen arriskuei buruz hausnartu eta eztabaidatuko da. Manuel Escudero ELGAren aurrean Espainiak duen Ordezkaritza Iraunkorreko enbaxadore buruaren eskutik, garapen ekonomikoa sustatzeko egungo erronkei nola aurre egin aztertuko dugu.
Ezarritako osasun neurriak zorrotz betez, ekitaldia Madrilgo Deusto Business Schoolen egoitzan izango da eta bertaratutakoen kopurua mugatua izango da. Hedapena maximizatzeko asmoz, Deustuko Unibertsitatearen Youtubeko kanalean ere emango da.
Zure inskripzioa onartu ondoren, Youtuberako esteka duen mezu elektroniko bat bidaliko dizugu. Aurrez aurre joan nahi izanez gero, Irene Perezekin jarri beharko duzu harremanetan.
Informazio gehiago:
irene.perez@deusto.es
91 577 61 89