Mendebaldeko Sahara: ikuspegi berriak aztertzen Nazioarteko Zuzenbidetik eta Nazioarteko Harremanetatik

Mendebaldeko Sahara: ikuspegi berriak aztertzen Nazioarteko Zuzenbidetik eta Nazioarteko Harremanetatik
2024/05/09 – 2024/05/10
10:00 – 19:00
Loiola Centrum. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Zein da potentzia globalen eta dinamika kolonialen zeregina Saharako gatazkan? Nola eragiten dio egungo tentsio igoerak aktoreen posizionamenduari? Teknologiak nola eragin dezake konponbidean edo konponbiderik ezean? Eta zer eginkizun dute emakume sahararrek eta diasporak testuinguru horretan?

 

Deustuko Unibertsitatetik, “Mendebaldeko Sahara: ikuspegi berriak aztertzen Nazioarteko Zuzenbidetik eta Nazioarteko Harremanetatik biltzarrera gonbidatu nahi zaituztegu. Gure Donostiako campusean izango da 2024ko maiatzaren 9an eta 10ean.

 

Ekitaldiak garrantzi handia du Nazioarteko Zuzenbidearen, Nazioarteko Harremanen eta Magrebi buruzko diziplina arteko azterlanen esparruan eta gatazka konplexu horri aurre egiteko ikuspegi berritzaileak eta diziplina ugarikoak aztertu nahi ditu. Bi egunetan zehar, izen handiko adituek ponentziak eta panelak aurkeztuko dituzte, Mendebaldeko Saharako gatazkarekin zerikusia duten alderdi juridiko eta politikoak, batetik, eta gizarte, kultura eta teknologia arloak, bestetik, jorratzeko. GKEentzat eta saharar herriarekiko elkartasun-elkarteentzat, biltzar honek aukera paregabea eskaintzen du gatazka hobeto ezagutzeko, esperientziak eta ikuspegiak partekatzeko, eta lankidetza-sareak ezartzeko arlo horretako adituekin eta beste eragile garrantzitsu batzuekin. Programari eta hizlariei buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, jo esteka honetara.

Kongresua doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da inprimaki honetan. Izena emateko azken eguna maiatzaren 2a denez, eskertzen dizuegu ahalik eta lasterren egitea.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>