Osasuna eta Ongizatea: Europako Batzordearen Finantzazioaren Lehentasunak Horizon 2020an

Osasuna eta Ongizatea: Europako Batzordearen Finantzazioaren Lehentasunak Horizon 2020an
2015/06/30
11:00 – 13:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Ekitaldiaren helburua da Europako Batzordeak, Osasuna eta Ongizatearen arloan, datozen urteetarako eskaintzen dituen ikerketa proiektuetarako finantzazioa aukerak aztertzea.


Ekitaldia irekia da eta Osasunaren arloan interesa duten guztiek har dezakete parte, zuzenduta dago bereziki gai horretan funtsezkoak diren eragileei -ikertzaile, enpresa eta ETE, osasun arloko langile, osasun arretarako sistemen kudeatzaile, funtzionario publiko, politikari eta agintariei. Hain zuzen ere, jardunaldiaren helburuetako bat da loturak indartzea ikertzaile, enpresari eta erabiltzaileen artean, sektoreen arteko lana izango baita Europako Batzordearen ebaluazioetan kontuan izango den elementuetako bat.

Medikuntza/osasun pertsonalizatuari buruz landuko diren gai batzuk hauek dira:

  • Zahartze aktibo eta osasungarria.
  • Medikuntza pertsonalizatua eta pazientea ardatz duten esku hartzeak.
  • Informazio eta Komunikazio Teknologiak eta beste teknologia batzuen rola (adibidez,ingeniaritza).
  • Osasuna sustatzea eta prebentzioa.
  • Gaixotasun kronikoak.

Hizlari hauek izango ditugu gurekin:

  • Cristina Iturrioz Landart, Deustuko Unibertsitateko Ikerketako eta Transferentziako errektoreordea.
  • Guillermo Dorronsoro, Deusto Business Schooleko dekanoa.
  • Rafael Bengoa, Deusto Business School Health-eko zuzendaria eta Europako Batzordeko Aditu Taldeko kidea.
  • Unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetzaren kasu praktikoa.

Etortzekoa bazara jakinarazi, mesedez, inprimaki honen bidez.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>