Deustun izango da Prokuradoreen XIV. Biltzar Nazionala
Inaugurazio ekitaldia 17:00etan izango da, Paraninfoan, eta bertan izango dira: Carlos Lesmes, Auzitegi Nagusiko eta Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko lehendakaria; Rafael Catalá, jarduneko Justizia Ministroa; Juan Carlos Estévez, Prokuradoreen Kontseilu Nagusiko lehendakaria; Juan María Aburto, Bilboko Udaleko alkatea; Josu Iñaki Erkoreka, Herri Administrazio eta Justizia sailburua; Juan Luis Ibarra, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Goreneko lehendakaria eta Pablo Bustamante, Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoko dekanoa.
Jarraian, solasaldia egongo da Diputatuen Kongresuko justizia bozeramaileekin, eta Servicios a Colegios y Procuradores izeneko hitzaldia. Hizlariak izango dira Gregorio Garcia, Banco Santanderreko kolektiboen eta Justiziako zuzendaria, eta Cristina Retana, WoltersKluwerreko Eduki Juridiko eta Teknologikoen zuzendaria.
Jardunaldien ondoren, tailerrak egongo dira, maiatzaren 6an eta 7an, Espainiako Prokuradoreen Kontseilu Nagusiko Lege erreformei eta tresna teknologikoei, Bitartekaritzari eta Espainiako prokuradoreen mutualitateari buruz. Horretaz gain, maiatzaren 6an, Julio Fuentes Justizia Ministerioko Idazkari tekniko nagusiak La justicia en Europa izeneko hitzaldia emango du, 12:15ean, Garate aretoan. Amaiera maiatzaren 7an izango da, 13:30ean, ondorioak irakurri ondoren Carmen Sánchez-Cortés Martín Estatuko Justizia idazkariaren eskutik.