Deustun izango da Prokuradoreen XIV. Biltzar Nazionala

Deustun izango da Prokuradoreen XIV. Biltzar Nazionala
2016/05/05 – 2016/05/07
Paraninfo y Sala Garate
 
Deustuko Unibertsitateak Prokuradoreen XIV. Biltzar Nazionala antolatu du, “Prokuradoretza, Justizia eta Teknologia”, maiatzaren 5, 6 eta 7an. Topaketa horretan Prokuradoretza hobea lortzeko egingo da lan eta prokuradoreek partekatu egingo dute haien lanbidearen esentzia: debatea, eztabaida eta adostasuna. Arlo horretan, Biltzarrak aukera ezin hobea emango die guztiei,  non dauden eta nora joan nahi duten hausnartzeko.

Inaugurazio ekitaldia 17:00etan izango da, Paraninfoan, eta bertan izango dira: Carlos Lesmes, Auzitegi Nagusiko eta Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko lehendakaria; Rafael Catalá, jarduneko Justizia Ministroa; Juan Carlos Estévez, Prokuradoreen Kontseilu Nagusiko lehendakaria; Juan María Aburto, Bilboko Udaleko alkatea; Josu Iñaki Erkoreka, Herri Administrazio eta Justizia sailburua; Juan Luis Ibarra, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Goreneko lehendakaria eta Pablo Bustamante,  Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoko dekanoa.

Jarraian, solasaldia egongo da Diputatuen Kongresuko justizia bozeramaileekin, eta Servicios a Colegios y Procuradores izeneko hitzaldia. Hizlariak izango dira Gregorio Garcia, Banco Santanderreko kolektiboen eta Justiziako zuzendaria, eta Cristina Retana, WoltersKluwerreko Eduki Juridiko eta Teknologikoen zuzendaria.

Jardunaldien ondoren, tailerrak egongo dira, maiatzaren 6an eta 7an, Espainiako Prokuradoreen Kontseilu Nagusiko Lege erreformei eta tresna teknologikoei, Bitartekaritzari eta Espainiako prokuradoreen mutualitateari buruz. Horretaz gain, maiatzaren 6an, Julio Fuentes Justizia Ministerioko Idazkari tekniko nagusiak La justicia en Europa izeneko hitzaldia emango du, 12:15ean, Garate aretoan. Amaiera maiatzaren 7an izango da, 13:30ean, ondorioak irakurri ondoren Carmen Sánchez-Cortés Martín Estatuko Justizia idazkariaren eskutik.

 Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>