DBA Afterwork-en bigarren edizioa

DBA Afterwork-en bigarren edizioa
2015/06/18
19:30 – 21:30
Azkuna Zentroa – Sala CAC2. Plaza Arriquibar, 4
 
2015eko ekainaren 18an, Deusto Business Alumni elkarteak DBA Afterwork-en bigarren edizioa ospatuko du, ekitaldi original eta berezi horrek Kutxabanken laguntza du. Oraingoan, gurekin izango dugu Beatriz Osuna hizlaria, Senior Brand Manager Coca Cola Brand, hitzaldian enpresa handi batean, Coca-Colan, izandako esperientzia kontatuko digu, marka handi bat ekitaldi handi baterako.

Hitzaldiren ondoren, “Afterwork” emanaldi atseginaz gozatuko dugu Bilboko leku bikain batean, Azkuna Zentroan. – Eta girotzeko musika izango dugu, oraingoan Jaime Vilallonga DJarekin. Hori guztia gurekin lankidetzan aritzen direnen babesarekin: Castillo de Cuzcurrita > Coca Cola. > Ginos Restaurante… > Oishii Thai Restaurant… > Señorío de Astobiza… Horiekin batera Forbes aldizkaria, lankide mediatikoa, zabalkundean lagunduko digu eta bere eskaintza editorialaren berri emango digu.

Baina hori ez da guztia, Elkartean entzun egiten zaie bazkideei eta horretarako parte hartzen dutenek pegatina bat jarriko dute beren izenarekin eta lan egiten duen enpresarenarekin, bertan dauden guztiek jakiteko nortzuk diren eta non dauden ikaskide izandakoak. Azkuna Zentroko CAC2 aretoaren erdian plataforma bat jarriko da parte hartzaileek Elkarteari buruzko galderei erantzuteko, ideien ekarpena egiteko, antolatzen ditugun ekitaldiei buruzko iritzia emateko… hobetzeko modua da eta horretarako zuen iradokizunak behar ditugu. Ezin dugu ahaztu Miraparty.com eta bere photocalla, berari esker Deusto Business Schooleko ikasle ohiekin batera emandako egunaren oroigarria inprimatuta eramango dugu. Beraz, lanetik irteten garenerako aisialdi unea eta agendan apuntatzeko zita, 2015eko ekainaren 18an, Azkuna Zentroko CAC2 espazioan, Bilbon. Toki kopuru mugatua. Gogoratu izena eman behar dela inprimakian. Zuen zain egongo gara!

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>