Deusto Ekintzaile Astea. Deusto Emprende Books «La (nueva) era de la anomalía», José Luis Larrea

Deusto Ekintzaile Astea. Deusto Emprende Books «La (nueva) era de la anomalía», José Luis Larrea
2021/11/09
16:00 – 17:00
Areto Digitala . Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Deustu Ekintzaile Books atalaren barruan eskainiko den solasaldi honetan, José Luis Larrea La (nueva) era de la anomalía liburuaren idazlea egongo da. Autoreak, liburua aurkezteaz gain, jardunaldira datozenen galderei ere erantzungo die.

José Luis Larrea Deustuko Unibertsitateko Enpresa eta Lurralde Lehiakortasun, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko doktorea da. Gainera, ibilbide profesional luzea du eta, beste ardura batzuen artean, Euskalteleko lehenengo burua izan zen, baita Ibermáticako presidentea ere urte batzuetan. Gaur egun, enpresa eta erakundeen aholkularia da, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ohorezko presidentea, baita Deustuko Unibertsitateko Deusto Social Lab-eko Aholku batzordeburua ere.
Deustu Ekintzailek antolatu duen solasaldia azaroaren 9an izango da, 16:00etatik 17:00etara, formatu hibridoan. Ekitaldia aurrez aurrekoa izango da Donostiako campuseko Areto Digitalean eta online ere jarraitu ahal izango da.

Izena emateko esteka

Informazio gehiago

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>