Deusto Ekintzaile Astea. Proiektuen eraginaren neurketa gizartean

Deusto Ekintzaile Astea. Proiektuen eraginaren neurketa gizartean
2021/11/12
11:10 – 13:00
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Saio honetan, Deusto Social Lab-eko proiektuen koordinatzaile María Lambarrik gizartean dugun eraginaz hitz egingo digu, bizi dugun testuinguruaren garrantzia aztertuko du eta zergatik den hain funtsezkoa gizarte eragina neurtzea.

Era berean, teknologiak zein arin eboluzionatu duen azalduko dugu eta teknologia digitalek eta adimen artifizialak ordezkatu dituzten lanen adibideak erakutsiko ditugu. Gainera, mundu osoan joera demografikoek erakusten dituzten erronkak ere identifikatuko ditugu, pertsona taldeak eta herrialdeak kontuan hartuta.

Ondoren, ingurumen eta ekonomia arloko aldaketak seinalatuko ditugu eta “eragin” hitza aztertuko dugu. Azkenik, aldaketaren teoriaz hitz egingo dugu eta mundu osoan erabiltzen diren tresnez.

Izena emateko esteka

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>