Deusto Ekintzaile Astea. “Our Impact in Society”

Deusto Ekintzaile Astea. “Our Impact in Society”
2022/11/17
10:00 – 12:00
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Azaroaren 17an, osteguna, Deustu Ekintzaile Astea dela eta, Global Entrepreneurship Week delakoaren barruan, jardunaldi bat eskainiko die Garazi Azanza irakaslearen Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa eta Turismoko 4. mailako ikasleei Maria Lambarrik, Eragile Ekonomiko eta Sozialekiko Harremanetarako Unitateko zuzendariak.

Saioaren bidez ikasiko dute zer-nolako eragina dugun gizartean. Horretarako, bizi garen testuinguruaren garrantzia aztertuko dute eta ikusiko dute zergatik den garrantzitsua gizarte mailako eragina neurtzea. Era berean, teknologiak zein arin eboluzionatu duen azalduko du eta teknologia digitalek eta adimen artifizialak ordezkatu dituzten lanen adibideak erakutsiko ditu.

Gainera, mundu osoan joera demografikoek erakusten dituzten erronkak ere identifikatuko ditu, pertsona taldeak eta herrialdeak kontuan hartuta. Ondoren, ingurumen eta ekonomia arloko aldaketak seinalatuko ditu eta “eragin” hitza aztertuko du.

Jardunaldiari amaiera emateko, aldaketaren teoriari eta mundu osoan eragina neurtzeko erabiltzen diren tresnei sarrera txiki bat egingo die.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>