Mintegia “Produktu elektronikoen erosketa publiko etikoa. Mineralen eta Kongoko E.D.ko ekialdeko gatazkaren arteko lotura hautsiz”

Mintegia “Produktu elektronikoen erosketa publiko etikoa. Mineralen eta Kongoko E.D.ko ekialdeko gatazkaren arteko lotura hautsiz”
2015/10/07
09:30 – 14:30
Gradu aretoa. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Honako mintegi hau gatazka mineralak deitzen diren mineralen erauzketak eta komertzializazioak teknologiaren erabilerarekin eta kontsumoarekin duen lotura ezagutarazi nahi duen “Gatazkarik gabeko teknologia” kanpainan kokatua dago. Zehazki, Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi den gatazka-testuinguarekin duen lotura ikustarazten saiatzen da.

Kongoko ED-an bizi den gatazkaren sustraiak, ia 20 urte daramazki gerrak, konplexuak eta sakonak dira, eta larriagotu egin dira errekurtso mineralen jabetza eta kontrola izateko nahiak sortu dituen liskarrengatik. Mineral hauek, besteak beste, telefono mugikorrak, tabletak, ordenagailuak, kotxeak edota bitxiak egiteko erabiltzen dira. Nazio Batuen eta GKE ezberdinen informe batzuk erauzketaren, salerosketaren eta talde armatuen finantziazioaren artean lotura dagoela salatzen dute.

ALBOANen urteak daramazkigu lanean gatazka hauen biktimekin lan egiten duten garapenerako erakundeekin eta erakunde umanitarioekin. Guztiz kontzienteak gara gatazka bakoitzak duen dinamika propioaren konplexutasunaz, baina baita errekurtso naturalek duten egitekoaz ere eta hornidura kate globalen bitartez eskualdean eta maila globalean duten inplikazioaz. Hori dela eta, “Gatazkarik Gabeko Teknologia” kanpainak lotura horiek agerian jartzea eta lankidetza proposamenak sortzea ahalbidetzen gaitu, sektore ezberdinekin atera, garbia eta mineralekin zerikusia duten gatazka armatuekin loturarik ez duen teknologia bat garatzeko gure laguntza eman dezagun.

Mintegi honen bidez, tokiko Administrazio Publikoei hausnarketa bateratua egiteko gonbita luzatu nahi diegu gure kontsumoa eta mineralen erauzketa guneetan dauden gatazken arteko lotura hausteko izan dezakegun egitekoari buruz. Bide batez, tokiko Administrazio Publikoak diren heinean mineral horiek gatazkarekin duten lotura hausten joan dadin eman ditzaketen urratsak zehazteko gunea izan daiteke. Tokian tokitik gure ekintzek horniketa katea garbitzen eta inplikaturik dauden pertsona guztientzat bizi baldintza duinagoak sortzen lagun dezaketela uste dugu. Horregatik, hausnarketarako, eta partekatuak diren ekintza eta konpromiso bideak bilatzeko nahiarekin sortu dugu mintegi hau.

Nori zuzendua: ordezkari politikoak, administrazio publikoko teknikariak edo/eta administrariak,erosketa elektronikoen arduradunak, erakunde sozialak.

EGITARAUA

9:30 – Izen ematea eta materialen banaketa

10:00 – Hasiera: ongi etorria eta mintegiak dituen helburuen eta lan dinamikaren azalpena

10:30 – Hitzaldia: “Teknologia eta Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazka urrearen eta koltanaren artisau-ustiapena Katangako zonaldean”, Ferdinand Muhigirwa sj – Arrupe Center, RDCongo.
Ferdinand Muhigirwa Jesusen Lagundiko kidea da 1978. urtetik; eta filosofia sozialeko irakaslea. Lehenago CEPASeko zuzendaria izan zen (Centre d’Etudes pour l’Action Sociale) eta Congo-Afrique aldizkariaren editore burua 2002-2012 bitartean. Kongoko EDko mineriaren inguruan ikerketa lan ugariren egilea da. Gaur egun CARF (Centre Arrupe pour la Reserche et la Formation) zuzentzen du, Lumumbashin.

11:30 – Hitzaldia: “Mineralen hornitze arduratsuari buruz egingo den araudi europarra:
Arriskuak eta aukerak”, Frédéric Triest– EURAC.
Frédéric Triest soziologoa da, Lovainako Unibertsitate katolikoan lizentziatua. Gaur egun, EURAC-en idazkari exekutibo adjuntu lanetan dihardu. EURAC Erdialdeko Afrikan lan egiten duten Europako 41 GKE-k osaturiko sarea da. Lehenago adjuntu bezala lan egin zuen Errefuxiatuentzako eta Herrigabeentzako Komisionatu nagusiaren bulegoan. Etnizitatearen eta Migrazioen ikerketa zentroan (Liejako Unibertsitatea) ikerlari aizan zen eta Belgikako Justizia eta Bake komisioan ikerketa eta eragin politikoko arduraduna izan zen errekurtso naturalen kontuetan. Kongoko ED-ko mineriaren sektoreari buruzko ikerketa batzuen egilea da. Eta azken urteetan Kongoko ED-tik datozen mineralekin salerosten duten enpresentzako juridikoki lotesleak diren obligazioak Europa Batuan
sartzearen aldeko kanpaina bat koordinatzen ari da.

12:00 Deskantsua/ kafea

12:30 Mahai ingurua: Administrazio publikoetatik eraginez. Esperientziak partekatuz: Miguel Ángel Prieto Vaz (Justicia i Pau); Leire Alvarez de Eulate (REAS); Begoña Cabaleiro (Emaus Gizarte Fundazioa). Moderatzaile: Saray Gonzalez (ALBOAN).

13:30: Ondorioak eta itxiera

14:00 Amaiera

* Haurtzaindegi zerbitzua egongo da; izena ematerakoan beharra adierazi, mesedez.
* Goizeko txarla biak frantsesez izango dira, eta gaztelerara itzuliko dira inskripzioa egiterakoan
eskatzen duten pertsonentzat (jakin beharko genuke zenbat aparatu beharko genituzken).

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>