Konkurtso Legeari buruzko Mintegia: “Hartzekodunen Konkurtsoaren harmonizazio proiektuko gai nagusiak”

Seminario Concursal sobre “Temas centrales de la proyectada armonización del Concurso de Acreedores”
2019/05/16
16:15 - 20:00
Turing aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean, 2019ko maiatzaren 16an, hartzekodunen konkurtsoaren harmonizazio proiektuari buruzko mintegia eskainiko dute, Konkurtso Legeari buruzko Aditua programarekin lotutakoa. Horretarako, azaldu egingo da zein testuingurutan gauden eta zein zailtasun eragiten dituen indarrean dagoen legeriak; batetik Konkurtso Legeko Testu Bateginaren Proiektuaren aurrean eta, bestetik, Europako Legebiltzarreko eta Kontseiluko Zuzentarauarekin duen elkarreragina. Mintegia Deustuko Unibertsitateko Garate Aretoan izango da, 16:15etik 20:00etara, eta streaming bidez eskainiko da, Konkurtso Legeari buruzko Adituan parte hartzen dutenentzat. Zuzendaria Inmaculada Herbosa Martínez. Deustuko Unibertsitateko  Zuzenbide Zibileko irakasle titularra. Konkurtso Legeari buruzko Adituko koordinatzailea. Hizlari gonbidatua:   Cayetana Lado Castro-Rial. Konkurtso Legeriaren arloko burua eta estatuko abokatua. Auzibide Zerbitzuen zuzendariorde nagusia. Miembro de la Sección Especial de la Comisión General de Codificación sobre concursal Hizlariak Edorta J. Etxarandio Herrera. Nafarroako Probintzia Auzitegiko magistratua. Konkurtso Legeari buruzko Adituko irakaslea. Leopoldo Lopez Mañez. Abokatua eta Konkurtso administratzailea. Konkurtso Legeari buruzko Adituko irakaslea Aner Uriarte Codón. Bilboko epaile dekanoa. Konkurtso Legeari buruzko Adituko irakaslea. Jardunaldia doakoa da
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude