OECD-GVH Regional Centre for Competition (RCC) erakundearen mintegia

OECD-GVH Regional Centre for Competition (RCC) erakundearen mintegia
2024/02/05 – 2024/02/08
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
OECD-GVH Lehiaren Eskualde Zentroak (RCC) (1), Lehiaren Euskal Agintaritzarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, mintegia antolatu du, Bilbon, 2024ko otsailaren 5etik 8ra, mundu osoko lehia agentzientzat funtsezkoak diren Lehiaren Zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak lantzeko.

Programaren onuradunak hauek dira: Albania, Armenia, Azerbaijan, Bosnia eta Herzegovina, Bulgaria, Kroazia, Georgia, Kazakhstan, Kosovo (2), Kirgizistan, Ipar Mazedonia, Moldavia, Montenegro, Errumania, Serbia, Ukraina eta Uzbekistan, baita Batzorde Euroasiarraren ordezkariak ere.

Unibertsitatearen eta LEAren lankidetzari esker, eta salbuespen gisa, prestakuntzan parte hartzeko aukera eskaini zaie CNMC-ko eta lehiaren agintaritza autonomikoetako ordezkariei.

OECD-ko adituak eta Espainiako (CNMC eta AdCA), Belgikako (Autorité Belge de la Concurrence), Italiako (Autorita ‘Garante della Concorrenza e del Mercato, AGCM), Hungariako (Gazdasági Versenyhivatal – GVH) eta Alemaniako (Bundeslartellamt) lehia-agintaritzetakoak kasu zehatzei buruzko mintegi eta eztabaiden zuzendariak izango dira.

OECD-ko Eskualde Zentroko mintegien helburu nagusietako bat da agintaritza onuradunen barruan komunitate bat eraikitzea. Hori dela eta, metodologiaren oinarria tailerrak egitea da, parte-hartzaileek eta adituek esperientziak, arazoak eta hausnarketa modu interaktiboan trukatzeko.

(1) OECD eta GVHren arteko lankidetza-proiektua da RCC, eta politikan gaitasunak garatzen eta lehia Europako hego-ekialdean eta ekialdean aplikatzen laguntzen du.

(2) Izendapen horrek ez du aurrez juzgatzen estatusari buruzko jarrerarik, eta bat dator UNSCRren 1244 Ebazpenarekin eta CIJek Kosovoren independentzia aldarrikapenari buruz duen kontsulta-iritziarekin.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>