Mintegia: “Adimen Artifizialaren oraina eta etorkizuna: teknologia fidagarri, seguru eta arduratsurantz”
Deusto Research Challenges Seminars-ek bigarren mintegia egingo du Aldaketa digitala gogoan hartuta. Javier Del Ser TECNALIA RESEARCH & INNOVATIONeko adimen artifizial aplikatuko eta AA arloko zientzialari buruak ponentzia hau eskainiko du: “Presente y futuro de la Inteligencia Artificial: hacia una tecnología fiable, segura y responsable”.
Hitzaldiaren ondoren, ideiak trukatzeko eta eztabaidatzeko denbora egongo da. Aurkezpena gaztelaniaz izango da.
Deusto Research Challenges Seminars Deustuko Unibertsitateko Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetako Errektoreordetzaren ekimena da, eta ikertzen ari diren gure unibertsitateko pertsonen arteko topaketa akademikoak sustatzea du helburu.
Lunch seminar formatuko mintegi hauek Unibertsitateko irakasle-ikertzaileei eta ikertzaileei zuzenduta daude eta bertaratzeko izena eman beharko da gonbidapena jaso ondoren.